"SOMOS GO" PROGRAMA

Gazteentzako enplegu plana abiatu du Gurutze Gorriak Aiaraldean

Txabi Alvarado Bañares 2021ko aza. 29a, 06:00

Gurutze Gorriaren egoitzetan lortu daiteke informazio gehiago. / Aiaraldea.eus

Gazteen “enplegarritasuna” indartuko dute lehenbizi, lana bilatzen laguntzeko gero, erakundeak eskualdean dituen aliantzen bidez.

Aiaraldera iritsi da Gurutze Gorriaren “Somos Go” programa. Gazteei lana bilatzen laguntzea da proiektuaren xedea.

Lau ardatz izango ditu programak:

  • Formazioa: Orientazioa eta baliabideak emango dizkie Gurutze Gorriak formazioa jaso nahi duten gazteei.
  • Lana: Hainbat gauzetan lagunduko die programak parte hartzaileei: Curriculuma osatzen, gaitasun digitalak bereganatzen, edota enplegu atarietan eta aldi baterako lanerako enpresetan izena ematen, besteak beste.
  • Bitartekaritza: Aurreko bi ardatzak jorratu ondoren, bitartekaritza lanak egingo ditu Gurutze Gorriak, eskualdeko lantegiekin eta aldi baterako lanerako enpresekin dituen aliantzak ustiatuta. 

Gauzak hala, bi pausotan garatuko dute programa. Gazteen “enplegarritasuna” indartuko dute lehenbizi, lana bilatzen laguntzeko gero. 

Parte hartzaileek hiru ezaugarri izan beharko dituzte: 16 eta 29 urte artean izatea, ikasten edo lanean ez egotea eta lan egiteko baimena izatea. Interesdunek Aiaraldeko Gurutze Gorriaren egoitzetan eman dezakete izena. 

Erakundeak nabarmendu du 18 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezi tasa %28koa dela Araban, eta prekarietatea eta aldi baterako lanak direla nagusi. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide