Fabian Legorburu eskolaren eskutik jaso zuten makila ikastolako kideek, Aretako hezkuntza zentroak izan baitu aurreko ediziotik hona.
Euskal Jaiaren testuinguruan egiten den ekitaldia da Urrezko Makilarena. Aurten ez da ospakizunik egin, pandemia dela eta. Horregatik, irailetik azaroaren amaierara mugitu zuten zita, abenduaren 3ko ospakizunen testuinguruan kokatzeko.
Basalarrina elkarteak ematen du makila, euskararen normalizazioan egiten den lana aitortzeko.