Guillermo Ordasen filma gorpuztu dute ikus-entzunezkoan Mikel Ayllonek, Igor Arzuagak eta Irati Agirreazkuenagak. Pablo Ibarluzea aktoreak ere hartu du parte proiektuan, aholkularitza artistikoa eskaintzen.
"Noiz utziko dio euria egiteari da dokumentalaren eta fikzioaren arteko mugan bizi den sormen lan honen izenburua. Izen bereko Piszifaktoriaren kaleko ikuskizuenan oinarrituta dago, baina artefaktu independientea da, ikus-entzunezko lengoaiera egokitua", azaldu dute prentsa oharrean. Film esperimentalak 23 minutuko iraupena du, eta Durangoko Azokan aurkeztuko dute bihar (azaroak 5), 14:30ean.
Denboran jauzia egiten dute protagonistek, 2071. urtean kokatzen baita istorioa. COVID-19aren eraginari heldu diote sortzaileek euren obra berrian, sinopsian aurreratu dutenez. Webgunean produkzioaren argazki galeria ere ikusi daiteke.
"Ekintza performatibo bat izan nahi du gure alde. Etorkizunaren puska bat, gaurko zaurien sendagarri. Lengoaia unibetsalean, periferia estetiko eta geografikotik, eta euskaraz"
Sorkuntza prozesuari dagokionez, Guillermo Ordás arduratu da zuzendaritza lanak egiteaz, Irati Agirreazkuenaga produkzioaz, eta Mikel Ayllon gidoiaz. Igor Arzuaga aretarrak, berriz, musika sortu eta nahastu du.
Ikus-entzunezkoan zehar Mikel Ayllon eta Igor Arzuaga aiaraldearrak ageri dira istorioa gorpuzten, besteak beste.
"Lan berezia"
Mikel Ayllon gidoigilearen esanetan, Piszifaktoria Ideien Laborategian sekula egindako lanik bereziena da: "Lengoaia unibertsalean, periferia estetiko eta geografikotik eta euskaraz". Hala adierazi du sare sozialetan sortzaileak.
Proiektuaren esanahiaz ere mintzatu da idazlea: "Ekintza performatibo bat izan nahi du gure alde. Etorkizunaren puska bat, gaurko zaurien sendagarri. Hori guztia izan nahi du NOIZ UTZIKO DIO EURIA EGITEARI performance zinematografiko honek. Plazer baduzue, abenduaren 5ean 14:30ean, Irudienean ikusi ahal izango duzue". Bien bitartean, teaserra sareratu dute: