Laudioko merkatura eraman dute Artiacheko langileek hitzarmen duin baten aldeko borroka

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko abe. 9a, 16:00

Laudioko merkatuan elkartu dira Artiacheko dozenaka langile, lan-hitzarmen duin bat aldarrikatzeko. / Aiaraldea.eus

Lau orduko lanuzteak egiteari ekin zioten Artiach gaileta fabrikako langileek iragan hilabetean. Gaur Laudioko merkatura eraman dute lan-hitzarmen duin baten aldeko borroka.

Abenduaren 23ra arte luzatuko dituzte Artiacheko langileek eguneroko lau orduko lanuzteak "lan-baldintzak hobetuko dituen eta zuzendaritzak ezarri nahi dituen atzerapenak eragotziko dituen" lan hitzarmen baten alde borrokatzeko.

Bi urte daramate lan-hitzarmenik gabe Orozkoko gaileta fabrikan. Hau berritzeko negoziazio mahaia hainbat alditan abiarazi ostean, zuzendaritzak "soldata kostuak murrizketa, lanaldien handitzea eta malgutasuna handitzea oinarri dituen beheranzko hitzarmen bat" sinatu nahi du, beharginen hitzetan. Enpresak 20 milioi euroko irabaziak izan ditu azken hiru urteetan.

Mobilizazioak

ELA, LAB eta ESK sindikatuek osatutako batzordearen gehiengoak mobilizatzeari ekin zion iragan azaroaren 22an. Bi asteren ostean enpresak negoziatzeko inolako borondaterik erakutsi ez duela salatu eta mobilizatzen jarraitzeko hautua egin dute. Egunero elkarretaratzeak egiten dituzte lantegi aurrean 13:30etik 14:30era, eta bertaratzeko deia egin diete eskualdeko herritarrei, "herri honen langile-elkartasuna erakusteko".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide