Gaur 18:10ean bi autok talka egin dute A-625 errepidean. Ezbeharrak ez du zauriturik eragin, baina auto bat errepide ertzean geldirik dago Laudioko sarbidean, Latiorro auzotik gertu.
Udalerriko trafikoaren zati handia sartzen da puntu horretatik, eta arriskutsua izan daiteke. Horregatik Ertzaintza trafikoa bideratzen ari da, garabia heldu arte.