Kultur sorkuntza Aiaraldean

'Biofilia', bakarka gozatzeko miniaturazko antzerki "bizia"

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko abe. 11a, 10:28

Atzo aurkeztu zuen La familia inventada taldeak Biofilia antzezlana, Lamuza parkeko Kulturlab gunean. Obra oso berezia da, pertsona bakarrarentzat -banaka, alegia- antzezten baitute aktoreek.

Biofilia miniatura antzerkia estreinatu zuen atzo La familia inventada antzerki taldeak Laudioko Lamuza parkean. Kulturlab egitasmoaren barrakoiak aukeratu zituzten aurkezpenerako, eta 18:00etatik 21:00ak arte eskaini zuten emanaldiaz gozatzeko aukera. Izan ere, beharrezkoa zen aurrez txanda hartzea, banaka, pertsona bakarrarentzat errepikatzen baita obra aldiro. Horrez gain, argazki erakusketaz gozatzeko parada izan zuten atzo ikus-entzuleek.

"Kutxa magiko batean zulo bat dago, eta bertatik begiratu behar du ikusleak, bertan gertatzen baita istorioa"

Antzerki pertsonalizatua

Obra laburra da, baina berezia ezbairik gabe. Iraupenak eta arretak ezaugarritzen dute, besteak beste. Izan ere, 4-10 minutu bitarteko iraupena dute miniaturazko antzerkiek ohikoan, La familia inventada kolektiboko kideen hitzetan. Biofilia obraren kasuan, "kutxa magiko baten barruan" murgiltzen da ikuslea, eta horrek ematen dio bizitza emanaldiari. "Kutxa magiko batean zulo bat dago, eta bertatik begiratu behar du ikusleak, bertan gertatzen baita istorioa", adierazi dute sortzaileek. 

Aiaraldean antzerki mota hau egiten den lehenbiziko aldia da, baina eskualdean barrena hedatu nahi dute eskaintza. "Ondoren, beste bertsio batzuk garatu nahi ditugu, gorputz eta natura gehiagorekin, kutxa magiko baten ordez", erantsi dute. Moldaera hori 5-10 lagunentzat da, atzoko jarduera "banakako pasea" zen bitartean. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide