Laudio Atletismo kluba: "Emaitza bikainekin gerra ematen jarraitzen dugu"

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko abe. 16a, 11:40

Laudio Atletismo taldeko neska gazteak, podiumean. / M. G.E

16 urtez beherakoen kategorian Euskadiko 3. postua lortu du Laudio Atletismo Taldeak, baita Arabako lehen sailkatua izatea ere.

Urte amaierak eginiko lanaren uzta itzuli dio Laudio Atletismo Klubari. Amurrion izan zen igandean norgehiagoka esanguratsuenetako bat, eta emaitza bikainak pilatu zituen talde laudioarrak. Euskadiko Kros Txapelketa eta Arabakoa jokatu ziren batera, Refor industriagunean egokitutako zirkuituan. 

Arrate Talledo eta June Rivas, esaterako, lehenbiziko eta hirugarren postuetan sailkatu ziren euren kategorietan. Euskadiko sailkapenean, berriz, 10. eta 14. bukatu zuten, hurrenez hurren. 

Lan handiaren erakusle

"Taldeka gauza handia lortu dugu, ondo ikusi daitezela gure sekulako kirolariak", adierazi du klubak sare sozialetan:

Argazkiaren deskripzioa ez dago eskuragarri.

"Emaitza bikainekin gerra ematen jarraitzen dugu", erantsi dute. Indibidualki eta taldeka lehiatu zen kluba Amurrion. "Pena izan zen eskola kiroleko lagunek ezin parte hartzea, uholdeak medio".

Hargatik, balorazio oso positiboa egin du kirol eragileak: "18 urtez beherakoen artean lasterketa ona egin zuen Unaik, eta Gaizkak eta Naiak lehenengo bukatu zuten 20 urtez beherakoen lasterketa. 23 urtez beherakoen artean Ane podiumean sartu zen, eta Master kategorian Edu izan zen Arabako lehenbizikoa". 

Bestalde, sare sozialetan gehitu dutenez, Malagako eta Logroñoko maratoi erdietan ere lehiatu dira klubeko zenbait kide.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide