Istripua gertatu da gaur arratsaldean A-625 errepidean, Laudioko sarreran. Kamioi batek eta auto batek elkarren artean egin dute talka, Ertzaintzak Aiaraldea Komunikabideari jakinaraiz dionez. 16:15ak aldera jazo da ezbeharra eta auto-pilaketak daude oraindik, eta zaurituak ere, baina Ertzaintzak ez du informazio gehiagorik helarazterik izan.