Epaileak ez du isurketa zantzurik aurkitu hiltegiaren auzian, plataformako kideek jakinarazi dutenez

Txabi Alvarado Bañares 2021ko abe. 22a, 06:30

Mobilizazio ugari egin dituzte hiltegia berriz irekitzea eskatzeko. / Aiaraldea.eus

Udalak epaiketa gehiagori eta “kalte ordain oso garrantzitsuei” egin beharko die aurre, plataformako kideek iragarri dutenez. 

Iragan astean izan zen Laudioko Udal Hiltegian ustez egondako isurketaren gaineko epaiketa, eta emaitza “ezin argiagoa” izan da, Hiltegia ez itxi plataformaren arabera: “Ezetsi egin da. Hau da, epaileak ez du ustezko isurketa horren zantzurik ere aurkitu”. 

Plataformako kideek nabarmendu dute epai horrek “udalaren bilakaera judiziala” baldintzatuko duela; isurketarena izan baita hiltegiko zerbitzua eteteko argudio izarra. “Horren ondoren, litekeena da Laudioko Udalak epaiketa gehiagori eta kalte-ordain oso garrantzitsuei aurre egin eman behar izatea”, aurreratu dute. Izan ere, gogorarazi dutenez, tokiko erakundeak hainbat hilabetez eten zuen hiltegiaren zerbitzua, esleipena indarrean zegoen arren, eta enpresa kudeatzaileak ez zuen diru-sarrerarik izan denbora guzti horretan. 

Agerraldia legebiltzarrean

Gaur egingo dute agerraldia plataformako bi kidek Gasteizko Legebiltzarrean. Udal hiltegia ixteak dakarren “zentzugabekeria” plazaratuko dute bertan. Plataformaren aburuz, azpiegituraren itxiera eragina izaten ari da dagoeneko eskualdeko baserri eta saltoki txikietan: “Gabonetako kanpainan, baserritarrek eta saltoki txikiek ehunka kilometro egin behar izaten ditugu gure jarduerarekin jarraitu ahal izateko. Errepidean Kilometro 0 kontzeptua galtzen ari gara, gure administrazioen pasibotasunaren aurrean”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide