18 urteko gizonezko bat atxilotu dute, Laudion hainbat jende jipoitu eta lapurtzeagatik

Aitor Aspuru Saez 2021ko abe. 22a, 14:06

Bilbon izan da atxiloketa, gertakariak Laudion jazo arren. / Aiaraldea.eus

Abenduaren 12an gertatu ziren erasoak eta lapurretak eta astelehenean atxilotu zuen Ertzaintzak akusatu nagusia. Hala ere, gainerako erasotzaileen bila dabil polizia.

Astelehenean Bilbon atxilotu zuen Ertzaintzak 18 urteko gaztea hiru lapurreta egiteagatik Laudion. Delitu guztiak indarkeria baliatuta gertatu ziren eta 4 zauritu utzi zituzten, gutxienez, eta bat, gainera, konorterik gabe.

Zehazki, abenduaren 12an jazo ziren gertakariak diskoteka beraren inguruan. Antza, atxilotuak ez zuen bakarrik parte hartu ekintzetan eta beste laupabost kide aritu ziren berarekin. Hori bai, poliziak leporatu dio taldearen burua izatea.

Atxilotuari leporatu diote talde baten burua izatea, eta bost gazte erasotu eta lapurtzea. Biktima batek konortea galdu zuen botila batekin kolpea jaso ostean.

Ertzaintzak adierazi duenez, hasteko, lepotik zintzilik zeraman urrezko katea kendu zioten taldeka lehenengo biktimari. Geroago, akusatuak burukada eman zion aurpegian beste gazte bati eta sakelakoa lapurtu zion.

Azkenik, pertsona berak eta beste laupabost erasotzailek hiru gazteren aurka jo zuten. Jipoitu ostean, telefonoak lapurtu zizkieten. Biktima batek lurrean bukatu zuen konorterik gabe, buruan kolpe bat jaso baitzuen botila batekin

Aurrekariak eta atxilotze aginduak

Atxiloketa gauzatzeko, Ertzaintzak Laudioko Udaltzaingoaren eta zenbait herritarren laguntza jaso du, eta horri esker identifikatu dute akusatua. Poliziak jakinarazi du aurrekari ugari dituela atxilotuak, 18 urte izan arren. Hain zuzen, bi atxilotze agindu zituen bere gain jadanik. Zehazki, lapurreta eta eraso delituak egotzi dizkiote.

Halaber, Ertzaintzak azaldu du lanean ari dela gainerako erasotzaileak identifikatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide