17:30ean bildu dira Aretako plazan -elizaren aldamenean- herritarrak, baserritarrez jantzita eta kriseilua eskutan, Olentzero eta Mari Domingiri harrera egiteko. Hala, kalejiran abiatu dira Santa Anako zelaietara. Bertan agertu dira bi ikazkinak, momotxorroekin lagunduta.
Plazatik landarainoko bidea galtzagorriek girotuta egin dute. Era berean, trikitilariak izan dituzte bidelagun. Santa Anako zelaian zazpi jauzi dantzarekin egin diete harrera pertsonaia magikoei, ahalik eta alde egin duten arte.
Argazkiak: Unai Llano