Abenduaren 31n azoka antolatu du Laudioko Basalarrina elkarteak. Udalaren laguntza jaso dute horretarako, eta goiz osoan zehar luzatuko dute ekimena.
Basalarrinak antolatu du ekimena, baserritar eta artisauei bultzada emateko
10:00etatik aurrera egongo dira baserritar eta artisauen postuak martxan. 12:30ean, bertsolariek girotuko dute eremua. Hain zuzen, Izar Mendiguren laudioarra eta Oihane Perea zalduondoarra arituko dira kantuan.
Abenduaren 24an ere azoka antolatu zuten Basalarrinako kideek. Modu horretan eman zioten amaiera, besteak beste, gabonetako marrazki lehiaketari. Gainera, herriko plazako zutabeetan jarri zituzten irudi guztiak ikusgai.
Antolatzaileek adierazi zutenez, 400 lan inguru bildu zituzten, eskoletako haurren parte hartzeari esker.