2 kopa eta lau txapelarekin itzuli ziren etxera larunbatean Herriaren taldeko pilotariak. Aiert Oribe eta Eder Mancha eskolarteko Olentzero Txapelketan gailendu ziren. “Partida bikaina egin zuten gure pilotariek eta ez zieten aukerarik eman Aguraingoei”, azaldu dute Aretako klubeko kideek.
Eskuz binakako finalean Koldo Reinaldo eta Inhar Manterolak jantzi zuten txapela, 22-9 gailenduta. Pala motzeko finalean, aldiz, Gontzal Martinez eta Victor Egiak irabazi zuten. “Partida borrokatua, ikusgarria eta parekatua izan zen amaierara arte, non gure pilotariek erabakigarria izan zen tarte bat zabaldu zuten”.