Kultur sorkuntza Aiaraldean

"Pianoarekin sortutako abestiekin osatu dut 'Ekaitza ostean' diskoa"

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko abe. 28a, 17:53

'Ekaitz ostean' izena du Igor Arzuagaren azken diskoak. / I.A

Abesti melodikoekin -letra gabe- osatu du Igor Arzuaga aretarrak bere disko berria. Partiturak ere jarriko ditu eskura.

Hitzik gabekoa, eta hitzik gabe uztekoa da Igor Arzuaga musikari aretarraren lan berria. Ekaitza ostean izena du diskoak, eta aurki egongo da salgai Zuhaitza liburu-dendan.

"Pianoarekin bakarrik eginiko abestiak dira, ez dute ahotsik ez eta talderik"

"Pianoarekin bakarrik eginiko abestiak dira, ez dute ahotsik ez eta talderik", aipatu du egileak. Aiaraldea Komunikabideari azaldu dionez, Amurrioko Ander Tejerinaren laguntzarekin egin du grabaketa, eta Gaztelupeko Hotsak disketxearekin plazaratuko du lana. 

"Proiektu intimoa"

"Proiektu intimoa da, etxean eginiko kantuak dira, pandemian zehar sortutakoak", erantsi du sortzaileak. Abestiak zuzenekoen bidez aurkeztea gustatuko litzaioke, baina kolazko piano batekin: "Kantuak pianorako eginda daude, eta bertan defendatu nahi ditut, ez teklatu batekin". 

Horrez gain, partiturak ere eskainiko ditu diskoarekin batera. Hala, balio eta funtzio erantsia izango du lanak: "Gustatuko litzaidake jendeak jakitea partiturak ere egongo direla diskoan, eta dendan egongo direla eskura, pianojolea den norbaiti oparitzeko moduan". 

Diskoa erosteko aukera izango dute Zuhaitza dendara gerturatzen direnek, baina posta elektroniko bidez ere egin ahalko dituzte interesdunek eskaerak (gaztelupeko@hotsak.com), "eta bizum bidez ordaindu".

Proiektu berriak

Diskoa ez ezik, beste hamaika proiektu ditu eskuartean Arzuagak. Horien artean daude Une galduak taldea (Aritza Ortuzarrekin batera) edota Josu Zabala, Hasier Oleaga eta Victor Gomezekin prestatzen dabilen kabareta.

Horrenbestez, ekaitzaren oste argitsua du aretarrak, musika sorkuntzari dagokionez behintzat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide