Marisol Respaldiza eta Jesus Mari Orueta omendu dituzte baserritar eta artisauen azokan

Txabi Alvarado Bañares 2021ko abe. 31a, 17:30

San Blas feriako txerria hazteagatik, azoketan taloak egiteagatik eta artzain txakur erakustaldiak antolatzeagatik egin diete aitortza, besteak beste. 

Gabon zahar eguneko baserritar eta artisauen azoka egin dute gaur goizean Laudioko Aldai plazan. Dozenaka postu egon dira, eta ehunka lagun bertaratu dira produktuak ikusi eta erostera. 

Izar Mendiguren eta Oihane Perea bertsolariek girotu dute goiz eguzkitsua. Eurek eman diote paso herriko baserritarrak omentzeko ekitaldiari.

Marisol Respaldiza eta Jesus Mari Oruetari egin diete aitortza aurten. Laudioko Larrazabal auzoko Ostenko baserrian jaio zen Orueta, eta Okondoko Ugalde auzoko Landeta baserrian, aldiz, Respaldiza. Eurak arduratzen dira Laudioko San Blas feriako txerria hazteaz , eta taloak prestatzeagatik ere dira ezagunak. 

Horrez gain, Arateren (Arabako artzain txakurren aldeko elkartea) sortzaileak ere badira, eta urtero laguntzen dute artzain txakurren lehiaketaren antolakuntzan. 

Bilobekin igo dira bi omenduak oholtzara, eta argazkia egin dute gero familia osoarekin. Marisol Respaldizak hartu du hitza ekitaldiaren amaieran, Laudioko Udal Hiltegia berriz zabaldu behar dela aldarrikatzeko. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide