ARGAZKIAK ETA BIDEOA

Industriagunea kirolgune bilakatu dute urte amaieran, 'Belatza' erronkaren bidez

Txabi Alvarado Bañares 2022ko urt. 1a, 18:59

'Belatza' erronka egin zuten atzo arratsaldean Laudioko Industriagunean. CrossFit Gorobel arduratu zen ekimena antolatzeaz, baina beste talde batzuk izan zituen laguntzaile: Chok Dee Gym, Hajime Kirol Kluba, Kiden zentroa, Amurrio Trail Taldea eta Laudioko Txirrindulari Elkartea.

Dozenaka pertsonek parte hartu zuten ekimenean. Zirkuitu bat osatu behar izan zuten pabilioien artean, toki batetik bestera korrika joanez eta hainbat ariketa fisiko mota tartekatuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide