Sua piztu da gaur iluntzean Laudioko Zumalakarregi etorbideko 37. zenbakiko etxe bateko sukaldean. Suhiltzaileak, Ertzaintza eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira egoera bideratzera. Sukaldea erabat kiskalita geratu da eta barruan zeuden bi pertsona zauritu dira.
Suhiltzaileek Aiaraldea Komunikabideari azaldu diotenez, ospitalera eraman dituzte bi zaurituak, monoxidoa eta kedarra arnastu dutelako eta eskuak erre dituztelako. Sua erabat itzalita dago dagoeneko.
