Kultur sorkuntza Aiaraldean

Haurren casting-a abiatu dute Esti Urresolaren fikziozko lehen filma luzerako

Txabi Alvarado Bañares 2022ko urt. 9a, 07:00

Proiektuaren kartela. / Sirimiri films

Udan grabatuko dute 20.000 especies de abejas filma luzea. 

Udan grabatuko du Esti Urresolak 20.000 especies de abejas, bere lehen filma luzea. Zinemagile laudioarrak azaldu du iazkoa “urte erabakiorra” izan zela proiektuan. “Finantziazio osoa lortzen bagenuen proiektua grabatzeko aukera izango genuen, baina helburura iristen ez baginen bertan behera utzi beharko genuke proiektua”.  

Baina lortu dute finantziazioa. Gariza Films eta Inicia Films batu dira proiektura. “Azken hau ekoiztetxe katalana da, eta Estiu 1993 eta Las Niñas bezalako filmak ekoiztu ditu. ETB, TVE, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Kultura Ministerioaren finantziazioa ere lortu dugu”, azaldu du Aiaraldeko zuzendariak, baina ezin izan ditu proiektuaren inguruko gauza gehiago aurreratu: “Gauza ugari ditugu pil-pilean. Hemendik bizpahiru hilabetera kontu gehiago aurreratu ahalko ditugu”. 

Haurren casting-a

Dena den, gauza bat iragarri dute dagoeneko: filmerako haurren casting-a. 6 eta 14 urte bitarteko neskak eta 8 eta 10 urte bitarteko mutilak bilatzen dituzte. Bi baldintza bete beharko dituzte hautaketan parte hartzeko: euskara zein gaztelera jakitea eta Bizkaian edo Araban bizitzea. 

Castingera aurkezteko 20milespecies.casting@gmail.com helbidera idatzi behar da. Ondorengo gauza hauek bidali behar dira:

  • Haurraren izena
  • Adina
  • Bizitokia
  • Argazkia
  • Aurkezpen bideoa

“Laudioko eta inguruko umeei” zabaldu die Urresolak deialdian parte hartzeko gonbita. "Oraindik ez dakigu zehazki non grabatuko den, baina hor inguruan izango da seguraski".

Udan girotua egongo da Urresolaren filma, eta 6 urteko haur transexual baten bizitza izango du hizpide.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide