Edu Frutos eta Josu Apraiz atletismoko Euskadiko Txapeldunak izan ziren Anoetan

Aitor Aspuru Saez 2022ko urt. 11a, 06:00
Josu Apraiz podiumean. / J. A.

Larunbatean lehiatu zen Euskadiko Pista Estaliko Atletismoko Txapelketa Donostian eta Laudioko bi lasterkarik lortu zuten lehenengo postua. Edu Frutos, gainera, Espainiako Txapelketan aritzeko sailkatu da.

Anoetako kirol azpiegituran erabaki zen larunbatean Euskadiko Pista Estaliko Atletismoko Txapelketa. Parte-hartzaileen artean Laudioko bi lasterkarik lortu zuten euren kategorietan irabazle izatea. Hain zuzen, Edu Frutos 1.500 metroko diziplinan izan zen garaile Master 50 kategorian.

Bestalde, Josu Apraiz lehenengoa izan zen 3.000 metroko Master 40 kategorian eta 3. sailkapen orokorrean. Bientzat izan ziren ezusteko emaitzak.

Josu Apraizek zein Edu Frutosek euren markak hobetu zituzten larunbatean.

Frutosek, alegia, pistan izandako markarik onena egin zuen larunbatean: "Ez nuen espero garaile izatea, baina lasterketan oso ondo sentitu nintzen eta 4 minutu eta 55 segundoko marka egin nuen. Espainiako Txapelketan parte hartuko dut horri esker. Valentzian izango da lehiaketa otsailaren 4an".

Josu Apraiz, bere aldetik, pista estalira itzuli zen 7 urteren ostean. Aire librean lehiatu eta gero, arraro egin zitzaion 200 metroko birak egitea. Apraizek estrategia argia prestatu zuen: "Nire ideia izan zen hasiera apur bat kontserbadorea egitea lehiakideak eta nire sentsazioak neurtzeko. Lehenengo kilometroaren ondoren, 5. postuan nengoen eta erritmoa igotzeari ekin nion. Berehala jarri nintzen 4. postuan, eta 3. gero".

Apraizek oso balorazio positiboa egin du: "3. geratu naiz sailkapen orokorrean eta txapelduna Master 40 kategorian. Berebiziko garrantzia ematen diot nire marka hobetzeari. Lehen 09:31:00 zen eta orain, aldiz, 09:25:06".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide