Agur eta Dolore antzerki obra taularatuko dute datorren asteko igandean -urtarrilak 23- Miren Gaztañaga eta Iraia Elias aktore ezagunek. Amancay Gaztañagak zuzendutako lana da, eta Bilboko Pabellon 6 espazioaren euskarazko antzerki obra labur onenaren Kriseilu Saria jaso zuen 2018an.
Miren Gaztañaga eta Iraia Elias aktore ezagunak dira protagonistak, eta Amancay Gaztañaga da zuzendaria
'Antzerkia eta txokolatea' zikloaren baitan eskainiko dute Agur eta Dolore ikuskizuna. Aiaraldea Komunikabideak sarrera bikoitz bat zozkatuko du erabiltzaileen artean urtarrilaren 21ean, ostiralean, 12:00etan. Interesdunek sarrera erosteko aukera dute jada, Faktoriako webgunean. Bazkideentzat 5 eurokoa izango da sarrera, eta gainontzekoentzat 7 eurokoa.
Antzerkia ez da izango urtarrilean zehar Aiaraldea Ekintzen Faktorian egongo den jarduera bakarra. Izan ere, hilaren 28an, Korrikako "Uhinak" dokumentala aurkeztuko du AEK-k bertan. 20:30ean izango da ekitaldia.