2022/01/23 18:00

Antzerkia

Agur eta Dolore: Miren Gaztañaga eta Iraia Elias

Agur eta Dolore: Miren Gaztañaga eta Iraia Elias
Aiaraldea Ekintzen Faktoria, Laudio

Zu eta ni. Bidegurutzean bi harri-koxkor. Nola egin aurrera? Noruntza jo? Agur eta dolore lan laburrak Bilboko Pabellon 6 aretoak emandako Kriseilu Saria irabazi zuen. 

Iraia Elias zarauztarra Amama filmean egindako papera zela eta Goya sarietarako hautagai izendatu zuten 2016an.

Miren Gaztañaga irundarra Antzerkiola Imaginarioaren taldekidea izan da Ander Lipusekin batera, besteak beste. Telebistan ere lan egindakoa da “Martina” programan eta “Goenkale” telesailean.

Informazio guztia eta sarrera aurretik erosteko aukera hemen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide