Laudioko Herri Krosaren XIV. edizioa egingo da datorren igandean, urtarrilak 23. 11:00etan abiatuko dira korrikalariak Aldai plazatik, eta 8.047 metroko ibilbidea egingo dute herrian barrena. Ibilbidea berria izango da, antolatzaileek aurreratu dutenez. Gardeako industriaguneraino joango dira korrikalariak, eta Herriko plazan egongo da helmuga.
Aurretiazko izen emateak 7 euro balioko du. Kirolprobak.com webgunean egin beharko da. Egunean bertan ere egongo da inskripzioa egiteko aukera, 12 euroren truke.
