4 eta 1/2an Oier Otazua, Mungiarra, eta gure pilotaria den Aimar Saez lehiatuko dira nor baino nor. Promesa mailan Axular Alonsok eta Arkaitz Gabirondok Xabier Rekalde Dimoztarra eta John Petite Errioxarra izango dituzte arerio.
Axular Alonso gure pilotaria eta Arkaitz Gabirondo Gazteluarrak etsai gogorrak izango dituzte aurrez aurre eta partida polita bezain berdindua aurreikusten dugu, Nagusien mailan azken urteetan txapeldun atera den Eneko Labakak Albeniz gaztea izango du lagun eta haien aurka bikote indartsua, Iñaki Elola eta Javier Cuairan.
Bitxikeria moduan esan nagusien final honetan hiru pilotari Tolosako Aurrera elkartekoak direla eta Cuairan Cortesekoa, Nafarra. Final ederra aurrikusten dugu nagusien kategorian ere Labakak eta Albenizek nahikoa lan izango badute ere Elola eta Cuiaranen indarrari aurre egiteko.