Mende bateko bidea osatu du Laudioko La Milagrosa hezkuntza zentroak. Ehun urte bihotzetan lema aukeratu dute urteurrena ospatzeko, eta bihar abiatuko dute ekintza maratoia, eukaristiaren ospakizunarekin. Datorren asteazkenean, ordea, ekitaldi akademikoa egingo dute eskolan, 10:00etan, eta argazki erakusketa inauguratuko dute jarraian Kultur Etxean. Zuzendariak, alkateak, gotzainak eta Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailburuak hartuko dute hitza inaugurazio ekitaldian.
Musikak eta dantzak ere izango dute tokia, aurreskua dantzatzeaz gain, pianoa eta ikastetxeko abesbatza taldearen emanaldia egongo baitira. Ondoren, adin anitzetako ikasleek poemak irakurri dituzte, berriki plazaratutako Polimetria, ehun urte errimatzen liburuan jasotako aleei ahotsa jarrita.
Mendeurrenaren ospakizuna
Ekainak 18 bitarte antolatuko dituzten ekintzen berri eman dute. Elkartasun ekimenak, filmeen proiekzioak eta poema liburuaren argitalpena zein ikasle ohien bazkaria daude aurreikusita, besteak beste:
