Bi txapel eskuratu dituzte aiaraldearrek, Herriaren XXV. txapelketan

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko urt. 29a, 11:06

Aimar Saez eta Axular Alonso pilotariek euren partida irabazi zuten. Gaur goizean emitituko dituzte norgehiagokak ETB4 telebistan, 12:30ean.

Aretako frontoiak hiru eskupilota partida jaso zituen atzo. 19:00etan hasi zen jaialdia, eta bertan lehiatu ziren Herriaren taldeko pilotariak. Lau t'erdiko gazteen modalitatean Aimar Saezek 18-14 garaitu zuen Otazua Orozkoko Olgetan klubeko kidea. 

Axular Alonso aiaraldearrak Gabirondo (Tolosa) izan zuen bikote Euskadiko promesen kategoriako partidan, eta 22-16 irabazi zituzten  Rekalde eta Petite aurkariak.

Bestalde, Herriaren XXV. Txapelketaren baitan, tolosarrak izan ziren kantxan nagusi. Labaka-Albeniz bikoteak ezin izan zituen Elola eta Cuairan menderatu, eta 7-22 bukatu zuen markagailuak.

Argazkiak: Ruben Benito eta Herriaren Kluba

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide