Indarrez itzuli dira eskola kiroleko txapelketak eskualdera. Gaur arratsaldean, Laudioar Txirrindulari Elkarteak antolatuta, ziklokros proba jokatu dute Ellakuriko kirol-gunean. 7 eta 14 urte bitarteko dozenaka haur elkartu dira bertan. Izen ematera kaskoarekin eta txirrindularitzarekin bertaratzea izan da parte hartzeko baldintza bakarra. Gauzak horrela, kirol taldeetako kideak eta norbanakoak elkartu ditu hitzorduak.
16:00etan abiatu dute kirol proba. Gazteenak izan dira lehiatzen lehenengoak. Zirkuituaren baldintzak zirela eta, antolatzaileek kategoria guztietan murriztu dute zirkuituari eman beharreko bira kopurua.