"Amalurrari kantuan", Ellakuriko Basoa espazioa "esnatu" zuten ostiralean Krikiño Atseden Taldeko kideek, Ugarte Bizirik elkartearekin batera. Iñaki Cabeza eta Asier Rubio bertsolariek jarri zioten doinua egitasmoari.
Basoa espaziotik abiatu eta Ugarteko kale eta tabernetan aritu ziren bertso eta kantuan. Abestutako kantuak aurreko ostegunean -otsailak 2- prestatu zituzten.
Argazkiak: Ander Fernandez