Haro eta Urduñako artisten arteko elkartrukea egingo dute, hainbat erakusketaren bidez

Txabi Alvarado Bañares 2022ko ots. 9a, 06:00

Ekimenaren antolatzaileak, Haroko kafetegian. / TeBeOteka

Urduñako sortzaileen lanak Haron egongo dira ikusgai, eta alderantziz. 

Urduñako hainbat sortzaileren lanak egongo dira ikusgai Haron, Liceo kafetegian. Aldi berean berean, Errioxako udalerri horretako beste horrenbeste artelan egongo dira ikusgai Urduñako Romulo jatetxean.

TeBeOtekak antolatu du bi hirien arteko elkatruke kulturala. Lau erakusketa egingo dituzte guztira 2022. urtean zehar, bi establezimenduetan aldi berean, urtaroen hasierarekin bat eginez. “Urduñako erakusketa kolektibo bat eramango dugu Harora, Loraldi emakume elkartearena”, aurreratu du Iñigo Arrizabalaga antolatzaileak, “elkarte horrek ibilbide luzea egin du margolaritzaren munduan, eta eragin sozial nabarmena dauka”. 

Urduñara, aldiz, Haroko ‘Julio’ sortzailearen lana eramango dute, Versiones izenekoa. Arrizabalagak azaldu duenez, hainbat gauza uztartzen ditu ‘Julio’-ren lanak: “bere ibilbide profesionala -ostalaritza-, ‘sareen’ munduko irudiak eta horien gaineko bere ‘bertsio’ propioa".

Kultura eta ostalaritza uztartuz

Elkatruke kulturalaz harago, ekimena badu beste helburu nagusi bat: kultura ostalaritzarekin uztartzea, azken hau delako "sektore kaltetuenetako bat". “Aitzakia bat eman nahi diegu hiritarrei etxetik atera, artea ikusi eta zerbait hartzeko, bi hirietaz gozatuz”.

Loraldi elkarteko artista hauen lanak egongo dira Haroko erakusketan ikusgai:

EUGENIA LAMBARRI
“Ensoñación” after Tamara de Lempicka

AURORA DURANA
Bodegón con flores

MARTA VILLAVERDE
Guggenheim ilunabarrean

LUISA PINEDO
Kalejira Urduñan

ROSA FUENTES
“Big eyes” after Margaret Keane

TXUTXA MENDIVIL
Tximeleta maitaleak

MAITE ROBINA
Mujer agraria

TERE MIER
Gatito en el tacón

PILAR AMBELEZ
Dantzaria

ENCARNI CANO
Hayedo en otoño

ENCARNA GALLEGO
Lore sorta

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide