Bere bigarren liburua argitaratu du Sara Cabrera idazle laudioarrak: Marcada por el diablo I - El principio del fin. Trilogia baten lehenengo liburua da honakoa, eta urte amaierarako bigarren atala argitaratzea espero du Cabrerak.
Aiaraldea Komunikabideak idazle gaztearen azken eleberriaren ale sinatu bat zozketatuko du parte hartzaile guztien artean. Otsailaren 18an, eguerdiko 12:00etan itxiko da zozketan parte hartzeko epea. Esteka honetan parte hartu daiteke zozketan.