'Salda Ibilbidearen' estreinako edizioa ari dira egiten Laudion. Otsailaren 7an abiatu zuten Apill merkatari eta ostalari elkarteak antolaturiko ekimena, eta otsailaren 20ra arte luzatuko da. Guztira 22 establezimenduk parte hartuko dute ibilbidean, eta Laudioko saldarik onena aukeratzea dute helburu.
Aukeraketa hori bozketa bidez egingo dute. Bozketan parte hartzeko nahikoa izango da lau establezimendu parte hartzailetan salda dastatzea, lau horietatik bat gutxienez periferiako establezimendua izan beharko da nahitaez.
Bi bide ireki dituzte bozketa egiteko, eta bakoitzean sari bat zozketatuko dute parte hartzaile guztien artean.
Hauek dira parte hartzeko moduak:
- 22 establezimendu parte hartzaileetako batean ibilbide orria beteea eta hau Apillen egoitzako postontzian uztea. Bide hau aukeratzen dutenek herriko komertzioetan gastatzeko 100 euroko erosketa txartel bat eskuratuko dute.
- Sortu berri den Laudio Berrikusi aplikazioa erabiltzea. Aplikazioan bertan botoi berezi bat jarriko dute bozketa egiteko. 150 euroko erosketa txartela zozketatuko dute modu horretan parte hartzen dutenen artean.
Ibilbide gehiago
'Saldaren Ibilbidearen' estreinako edizioarekin handituz doa Apill elkarteak herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko urtean zehar antolatutako ibilbideen zerrenda. Tortilla pintxoen ibilbidea edota urrian ospatzen den 'Garagardoaren Ibilbide' ezaguna antolatzen dituzte, besteak beste.