Zazpi lasterketa proba burutu dituzte gaur goizean Laudioko Ellakuriko pistetan barrena. Laudio Atletismo Klubak 25. aldiz antolatu du lehiaketa eta, eguraldia lagun, makina bat herritar hurbildu dira kirolariak ikustera.
8-13 urte bitarteko korrikalariak izan dira protagonista, nahiz eta azken unean 300 metroko lasterketa sinbolikoa egin duten, adin guztietako zaleek parte hartzeko.
Ibilbideak futbol zelaia, atletismo pista eta udako igerilekuetako maldak barne hartu ditu. Alabaina, ezberdina izan da kategoria bakoitzak osatu beharreko zirkuitua:

Argazkiak: Janire Fernandez