Abian dago ‘Kafe-kaña’ erronka birtualaren bigarren edizioa. Martxoaren 21a izango da ekimenean parte hartzeko azken eguna, “neguaren amaierarekin batera”.
Planteamendu sinplea du kirol probak: Laudioko Odeibar tabernatik Toki-on jatetxeraino joatea, menditik, lehen establezimenduan kafe bat eta bigarrenean kaña bat hartuta. Parte hartzaileek 7,7 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, 350 metroko desnibel positiboarekin. Arrañora igoko dira lehenbizi, eta mendian barrena joango dira, Landaluze auzora jaisteko jarraian.
Hainbat baliabide jarri dituzte kirolarien eskura, ibilbidearen nondik norako guztiekin:
Behin ibilbidea eginda, antolatzaileei bidali beharko zaie erregistroa, kafekanaibilbidea@gmail.com helbidera edo 688856744 Whatsapp zenbakira.