Olatu arteko txalupa arraroa ikuskizuna eskainiko dute Ines Osinaga musikariak eta Joseba Sarrionandia idazleak larunbatean Faktorian, 20:30ean. Gose taldeak Sarrionandiaren letrekin duela 8 urte plazaratutako Gosariak diskoko kantuak izango dituzte ardatz emanaldian, “kantuak eta berbak” uztartuta.
Saiorako sarrerak salgai jarri eta minutu gutxira agortu ziren, baina Aiaraldea Komunikabideak sarrera bikoitz bat zozkatuko du bihar (otsailak 18), 19:00etan. Hemen klikatuta parte hartu daiteke.
Aste hasieran egin zion komunikabideak elkarrizketa Ines Osinagari. Emanaldiaren nondik norakoak aurreratu zituen musikariak: