Musika jaialdia antolatu zuen Kirikiño aisialdi taldeak asteburu hasieran, Laudioko Orbeko Etxean. Aiaraldeko Izatefaltsua taldearekin batera, Euskal Herriko beste 2 talde taularatu ziren, eta Norbegiatik etorritako bat: Frakture, Castastrofe eta La Casa Fatum. Kirikiñok Aiaraldea Komunikabideari adierazi dionez, 130 pertsonatik gora elkartu ziren.
Argazkiak: Kirikiño Aisialdi Taldea