Pozik itzuli ziren Lautxirrinkako kideak eskualdera, larunbatean Bilboko Fango kiroldegian aritu ostean. Eskola-mailen bigarren pasea egin zen bertan, eta oso marka onak lortu zituzten aiaraldearrek.
B mailara aurkeztu zen, esatearko, Monika Larizgoitia . “Oso disko polita” egin zuen, Lautxirrinkako kideen esanetan. “Bere urduritasunak salchowa hutsarazi zion, baina errepikapenean bikain egin zuen. Eta piruetako sarreran izandako akats txiki baten ondorioz, ezin izan zuen proba gainditu”. Hala ere, hurrengoan lortuko duela uste dute klubeko kideek.
Elaia Aspiazu eta Katerin Lozadak, aldiz, D maila gainditu zuten, eta Sara Castrillok eta Naiara Lermak beste horrenbeste lortu zuten C mailan.
Nile Navarrok, ordea, ezin izan zuen C maila gainditu, gutxigatik. “Hurrengoan C maila lortuko duzu. Segi lanean, jo ta ke”, helarazi diote Lautxirrinkakoek euren kideari. Era berean, eskerrak eman dizkiete monitoreei, “kluba handi bat” osatzen dutelako.
Argazkiak: Lautxirrinka Kirol Kluba