Lauri Barria tabernakoa da Laudioko salda onena. Hala ebatzi dute Salda Ibilbidearen lehen edizioan parte hartu duten herritarrek. Arkupek eta Iluntzek, aldiz, bigarren eta hirugarren postuak erdietsi dituzte, hurrenez hurren.
64 bizilagunek bete dute ibilbide osoa. Horietako 31k Laudio Berrikusi aplikazioaren bidez eman dute botoa. Besteek, aldiz, ohiko bidea jarraitu dute: bozka-orria betetzea. Antolatzaileek positiboki baloratu dute APPak izandako harrera, tresna hori horrelako ekimenetan erabiltzen den lehen aldia izan baita.
Zozketaren emaitzak
Gaur goizean egin dute zozketa ibilbidea osatu dute bezeroen artean. 150 euroko bale bat zozkatu dute Laudio Berrikusi aplikazioa erabili dutenen artean, eta Jawad Elaouamini egokitu zaio saria. Bozka-orrien erabiltzaileen artean, aldiz, Edu Ibernia izan da 100 euroko bonoa jaso duena.
Apillek antolatu du salda ibilbidea, udalaren eta Laudio Berrikusiren laguntzarekin.