Istripua gertatu da gaur eguerdian Laudioko Nerbioi kalean, Zuhaitza liburu dendaren aurrean. Auto batek zebra bidea gurutzatzen ari zen gazte bat harrapatu du. Lekukoek Aiaraldea Komunikabiodeari jakinarazi diotenaren arabera, autoko kristalaren aurka jo du gazteak, eta kolpea handia izan da.
Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira istripua gertatu den lekura. Harrapatutako gaztea Galdakaoko ospitalera eraman dute. Aiaraldea Komunikabideak jakin duenez, gaztea kontziente aurkitzen da, baina oso minduta dago