Cumbia del Primer Mundo izen iradokitzailea jarri dio Yogurinha Borovak bere abesti berriari. Aurreiritzi arrazistak izan ditu hizpide artista laudioarrak kantuan. Beste jatorri batzuetako bizilagunekiko jarrerak zerrendatzen ditu letrak, bertsoz bertso eta estrofaz estrofa.
Borovak "nahiko gertutik" bizi du erralitate hori, aitortu duenez. "Bilbo Zaharrean bizi naiz, San Francisco auzoaren ondoan. Nire inguruko jende asko etorri da kanpotik, eta eurek kontatzen digute nolakoa den hemengo jendartea", azaldu du, "duela gutxi ezagutu nuen Peruko neska bat eta berak ere aipatu zidan hemengo jendea arrazista dela. Beti izan dut kezka hori buruan eta, kunbia gogoko dudanez, musika hori baliatzea erabaki nuen".
Proiektu gehiago esku artean
Mota honetan singelak plazaratzen jarraitzeko asmoa du Aiaraldeko abeslariak. Bidelagun berria du gainera, Altafonte disketxearekin hasi baita lanean. "Momentuz singelak ateratzen ari naiz. Baliteke etorkizun batean kanta guztiak disko batean biltzea, baina orain ez dut hori buruan".
Duela hilabete beste abesti bat plazaratu zuen Borovak, Bizipoza elkartearekin elkarlanean:
Oholtza gainean ere lortu du arrakasta laudioarrak, Meri, Mari eta Lari ikuskizunarekin. "80 emanaldi inguru egin ditugu dagoeneko, eta bigarren zati prestatzen hasiko gara".