2022/03/12 21:00

Kontzertua

Maite Larburu

Maite Larburu
Aiaraldea Ekintzen Faktoria, Laudio

Krakateko bat sentitzen duzun guztietan, hausten zarenean, zabaldu egiten zara. Horixe da KRAK diskoa: pitzaduraz-pitzadura musikaren bitartez are indartsuago batuko zaituen kantu multzoa.
Maite Larbururen laugarren lan honetan (bigarren bakarkakoa ere bada neighbor bikotearen bi diskoen ondotik) Carlos Taroncher eta Karlos Arancegui  musikariak izango dira zuzeneko lagun. Klarinete baxu eta bateria jotzeko modu ortodoxoei muzin eginez, klarinete baxua elektroniko, eta bateria perkusio set bihurtuko dituzute, haien jotzeko modu apartek ahalmendurik. Gitarra klasiko, elektriko eta biolinez lagunduko du Larburuk bere ahotsa. Ahotsa, musikarien jostun lanabes nagusia; gu guztion gorputz krakatekoak adabatzeko ahalmena duena.
SARRERAK: 
Faktoriako bazkideak: 10 €
Faktoriako ez-bazkideak: 12 €


AFALTZEKO AUKERA: Emanaldiaren ostean tokiko produktu ekologikoekin afaltzeko aukera egongo da (mahaia erreserbatu nahi ezkero, deitu edo idatzi 722 84 67 62 telefono zenbakira).



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide