Hala ere, taldeek giro handia sortu zuten Ugarte auzunetik herriguneraino. Izan ere, mozorrotuak iaz ezin izan ziren atera eta gogoak zituzten gozatzeko. Parte-hartzaileekin batera malabaristek eta Leziagako sorginak alaitu zuten ekitaldia. Desfilea amaitu bezain pronto, Kultura Etxean banatu zituen sariak udalak.