Ellakuriko zelaietan hasi dituzte Eskolarteko Kirol Jokoak

Txabi Alvarado Bañares 2022ko ots. 27a, 21:47

Infantil kategoriako 150 partaide aritu dira lehian. 

Indartsu dago eskola kirola Aiaraldean. Pandemiaren etenaldiaren ostean, hainbat proba esanguratsu jarri dira abian. Horietako bat da Eskolarteko Kirol Jokoena. Proba horren XXXXIX. edizioa abiatu du Eusko Jaurlaritzaren Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak, eta gaur izan dute lehen zita, Ellakurin. 

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko 150 korrikalari inguruk hartu dute parte gaurko proban. Kirol Jokoek 20 proba barnebiltzen dituzte guztira, eta 2.600 gaztek parte hartzen dute guztira.  

Gaurkoan bi lasterketa egin dira, biak ala biak Infantil kategoriakoak. 11:00etan hasi da mutilen lasterketa, eta hogei minutu beranduago neskena. 

Hau izan da sailkapena:

Banakako mutilen maila:

  1. Jon Eskisabel Barandiaran, Gipuzkoako Selekzioa
  2. Ander Camacho Rodriguez, Barrutia AE
  3. Lander Lanzos Gaztañaga, Gipuzkoako Selekzioa

Taldekako mutilen maila;

  1. Jakintza ikastola Ordizia
  2. Barrutia AE
  3. Pasai Lezo Lizeoa

Banakako nesken maila:

  1. Intza Arrondo Azkona, Jakintza Ikastola
  2. Ane Iparraguirre Aiestaran, Gipuzkoako Selekzioa
  3. Noa Sancho Peñas, Barrutia AE

Taldekako nesken maila:

  1. Bidezabal Durango
  2. Barrutia AE
  3. Laudio Atletismo Taldea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide