Ibilbide zirkularra egin zuten Angulo mendatetik. 9,4 kilometro egin zituzten guztira, 542 metrotako desnibelarekin. “Eguna hotz argitu bazen ere, azkenean egun eguzkitsua izan genuen”, azaldu dute taldeko kideek sare sozialetan, “ibilbidean zehar, San Migueleko ur-jauzia eta otso-zuloaz gozatzeko aukera izan genuen eta gainera, fosil batzuk aurkitu genituen”.
Argazkiak: Goikogane Mendi Taldea