Kultur sorkuntza Aiaraldean

JEZen grabatuko du Luis Vilek bere filma labur berria

Txabi Alvarado Bañares 2022ko mar. 2a, 12:58

20 orriko gidoia osatu du Luis Vilek. / Luis Vil

Gidoia prest du dagoeneko zinemagileak. Boterea izango da pelikulako protagonista nagusia.

Filma labur berri bat prestatzen ari da Luis Vil zinemagilea. Relaciones de poder da proiektuaren izenburua eta, tituluak iradokitzen duen bezala, boterea izango du ardatz. Foucault filosofoak botereari buruz eginiko hausnarketak hartu ditu Vilek inspirazio iturri bezala. Azaldu duenez, klase sozial altuetako zein baxuetako pertsonaiak izango ditu filmak, baina protagonista bakarra egongo da: boterea. 

JEZ eszenatoki

Pelikularen gidoia amaitu berri du Vilek, eta grabaketak prestatzeari ekin dio dagoeneko. Lotuta ditu dagoeneko lokalizazio konplexuenak. 

JEZ lantegia da horietako bat. Vilek bertan egiten du lan, eta toki egokia iruditu zaio filmeko hainbat eszena grabatzeko. Bere lankide batzuk ere agertuko kamara aurrean. 

Ibilbide luzea

Musikari gisa hasi zuen bere sorkuntza prozesua Vilek, baina zinemagintzan ere murgildu zen duela 10 urte baino gehiago. Ordutik hona hainbat filma labur eta bideoklip grabatu ditu, Aiaraldean gehienak. 2015ean plazaratu zuen bere lehen filma luzea (eta, momentuz, bakarra): Escisión. Ibilbide luzea egin zuen pelikula horrek zinema jaialdietatik. Berlinaleko azokan egon zen, besteak beste. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide