Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Seaska Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federazioak eta Azterketak Euskaraz! kolektiboak mobilizazio eguna antolatu dute gaur -martxoak 4- iparraldeko ikasleek azterketak euskaraz egiteko duten eskubidearen alde. Laudio Ikastolan ere mobilizatu dira iparraldeko ikasle euskaldunen alde.
Adierazi dutenez, iparraldeko ikasleek ez dakite oraindik baxoa eta brebeta azterketak euskaraz egiterik izango duten ikasturte honetan. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute. Izan ere, hezkuntza instituzioek abenduan argitaratutako zirkular batek proba akademiko batzuk euskaraz egiteko eskubidea aitortu arren, azken hilabeteetan ez da inolako aurrerapausorik egin bide horretan, eta Ipar Euskal Herriko euskal komunitatea "atzerakada baten beldur da".
Bereziki jendetsuak izan dira Iparraldeko 32 Ikastoletan egindako mobilizazioak. Ikasleek kantuan aldarrikatu dute azterketak euskaraz egiteko eskubidea, Baionako Etxepare Lizeoan, besteak beste:
Gaur Euskal Herri osoan! Ea behingoz entzuten gaituzten!#azterketakeuskaraz #brebetaeuskaraz#baxoaeuskaraz#iparraldenazterketakeuskaraz@EHIkastolak @seaskaikastola pic.twitter.com/711rF0otfw
— Selaurua Betez (@selauruabetez) March 4, 2022