Sortzaile gazteak protagonista Laudioko Gaztetxean

Txabi Alvarado Bañares 2022ko mar. 6a, 14:01

Neiffer eta Aiala Dot abeslari laudioarrak arduratu ziren larunbat iluntzea girotzeaz. 

Laudioko musikari gazteak izan ziren protagonista atzo Gaztetxean. Zita berezia izan zen, gune autogestionatu horretan egiten den lehen kontzertua izan baitzen, espazioa berriz ireki zenetik.   

Aurreikusi baino beranduago hasi ziren emanaldiak, Olatz Gastaka kantautoreak ezin izan baitzuen jo azkenean. Gauzak hala, Neiffer arduratu zen gauari hasiera emateaz. Sortzaile gazteak bi zatitan banatu zuen emanaldia. Lehen zatia kitarra akustikoa izan zuen bidelagun. Hainbat abestiren bertsioak kantatu zituen, eta 'a capella' ere abestu zuen. Ondoren, mikroa eskuan hartu zuen, bere abesti propioak aurkezteko, DJaren laguntzarekin. 

Aiala Dotek hartu zuen lekukoa. Musikari laudioarrak Surk.o-rekin eskaini zuen emanaldia, beste hainbat lagunekin batera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide