515.000 euro banatu ditu Ignacio Gonzalezek Laudion, 'El Cuponazo' zozketaren bidez

Txabi Alvarado Bañares 2022ko mar. 7a, 11:25

Ignacio Gonzalezek banatu du saria. / ONCE Euskadi

25.000 euroko 19 kupoi eta 40.000 euroko kupoi banatu ditu loteria saltzaileak guztira.

515.000 euro utzi zituen ONCE erakundearen 'El Cuponazo' zozketak ostiralean Laudion. Ignacio Gonzalez loteria saltzaileak banatu zuen saria, Herriko plazan, 20 kupoietan banatuta. 

Zehazki, 19 kupoik 25.000 euroko saria jaso dute, eta 40.000 eurokoa azkenak. 

ONCE erakundeak eman du albistearen berri, sare sozialen bidez:


Komunikabideek azaldu dutenez, Ignacio Gonzalezek ibilbide oparoa su sariak banatzen. 2011n 9 milioi euroko 'kupoitzarra' banatu zuen, eta iaz 100.000 euro banatu zituen guztira beste zozketa baten bidez. 

Urduñan ere sari garrantzitsua utzi zuen 'El Cuponazo' zozketak 2010ean. 12 milioi euro baino gehiago banatu ziren hirian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide