UNAI ZABALA

"Herriaren ahotsa eta nahia entzun behar da, behin betiko: Trebiñu Araba da"

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko mar. 7a, 16:48

Unai Zabala laudioarra Trebiñun bizi da, eta 'Trebiñu Araba da' plataformako kidea da. / U.Z

UNAI ZABALA Trebiñun bizi da. 'Trebiñu Araba da' plataformako kidea da. Oraintsu sortu dute eragilea, lurraldetasun eskaera historikoa bada ere. Kolektiboaren helburu eta erronkak azaldu ditu.

Trebiñu Araba izateko plataforma aurkeztu zenuten iragan larunbatean...

Bai, berriro berpiztu da sentimendua, egoera txarrak pasata pandemiarekin, eta nahikoa dela esan dugu herritarrok.

Zein da Trebiñuren egoera administratiboa, egun?

Zerbitzu gabeziak pairatzen digutu egunero, arlo guztietan: osasunean, hezkuntzan, zerbitzu sozialetan, errepideetan... Hainbeste disfuntzio dago non ezinezkoa den guztien zerrenda zehatza egitea.

"Zerbitzu gabeziak pairatzen digutu egunero, arlo guztietan: osasunean, hezkuntzan, zerbitzu sozialetan, errepideetan..."

Eta herritarren nahia, edo egoera soziala? 

Herritarren nahia txorakeri hau desagertzea da. Trebiñu osoa Araban administratiboki sartzeko egin beharreko guztia egiteko prest gaude. Horretarako bai Gaztela eta Leoigo alderdi guztiak, zein Eusko Legebiltzarra lanean hasi behar dira.

Zer aldatuko litzateke Trebiñu Araba balitz administratiboki eta ofizialki? 

Aldatu... dena ez egotea ez hemen edo han, hemen bakarrik (Araban). Finean, herritarron buruhausteak desagertzea.

Duela gutxi, hauteskundeetan parte hartze txikia egon zen. Zein bilakaera espero duzue?

Trebiñun %64,11 izan zen abstentzioa, Argantzunen %59,59 eta Burgosen %37,19. Gure interesekin zerikusirik ez duten hauteskunde batzuetarako deialdia egin digute. 

Plataforma sortu eta aurkeztu berri duzue. Zein helburu eta ibilbide dituzue esku artean?

Momentuz jendea batzea eta denok bide beretik jotzea da, eta ekintza kultural zein sozialak egitea bai konderrian eta baita Arabako herrietan ere. 

Zentzu horretan, zein mezu zabaldu nahiko zeniokete jendarteari?

Guztion lana, guztiontzat emaitza bakarra! Herriaren ahotsa eta nahia entzun behar da, behin betiko: Trebiñu Araba da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide