Ostiralean greba egingo dute Vidrala enpresan. Berez, lanuztea osteguneean hasiko da, 22:00etan, gaueko txandan, eta ostiral osoan luzatuko da. Protesta horrekin enpresa batzordean dauden hiru sindikatuek -ELAk, LABek eta CCOOk- salatu nahi dute enpresak erakutsi duen jarrera.
Izan ere, sindikatuen aburuz, lehen aldia da zuzendaritzak horrelako erabakia hartzen duela. "Ez da jarri duten lehen diziplinazko zigorra, baina orain arte 4 eguneko edo 2 hilabeteko zigorrak ziren eta ez zuten langilea kaleratzen. Kasu honetan, ordea, zuzenean kalera bota dute behargina", adierazi du LABeko ordezkari batek.
Langileak, bere aldetik, ez du helegitea aurkeztu enpresan eta abokatua kontratatu du zuzenean. Epaitegira joko du bere lanpostua berreskuratzeko. Momentuz, sindikatuek ez dute aurreikusi greba egun gehiago deitzea, aipatu dutenez.