Asteburu borobila izan du Laudio Atletismo Klubak. Eskola kiroleko lasterkariek euren markak hobetu zituzten larunbatean, altuera jauzian, 500 metrotako modalitatean eta 150 metrokoan. Igandean, aldiz, federatuen atleta lehiaren lekuko izan zen Ellakuriko pista. "Gaina hartu zuten, gainera". Hala zehaztu dute, behintzat, sare sozialetan. Argazki bilduma ere zabaldu dute klubaren Facebook kontuan.

Horrez gain, Etxebarriko 10 kilometroko lasterketan taldekako bigarren postua lortu zuten laudioarrek. "Klub hau osatzen duten sekulako kirolariei esker, astez aste euren ibilerak kontatzen jarrai dezakegu", erantsi dute.
