1.B mailan dago jokatzen Irune Egiguren futbolari laudioarra. Altzarrate K. E taldean urte luzez aritua da, baina gaur egun Bilboko San Inazio taldean dihardu lehiatzen. Teknikariek aukeratu dute Egiguren Nazio mailako baloiaren aitortza eskuratzeko.
Herritarrek erabakiko dute norentzako diren Urrezko, Zilarrezko eta Brontzezko Baloiak, online galdetegia beteta
Berez, hautagaiak entrenatzaileak proposatzen dituzte, eta gero boto bidez erabakitzen dute herritarrek nori eman Urrezko, Zilarrezko eta Brontzezko Baloia. Ekimena emakumezkoen futbola -eta futbolariak- aitortzeko sortu zen.
Gaur arte, 11.500 zalek baino gehiagok eman dute euren botoa, jokalari gogokoenak erabakitzeko xedearekin. Hemen ikusi daitezke emaitzak. Botoa emateko, aldiz, galdetegia baliatu behar da.